Itxi

Eusko Label Liga

Oriok irabazi du Petronor Bandera eta asteburu bikaina biribildu du

A.B.

Leer en Castellano

Oriotarrek bigarren garaipena jarraian lortu dute, eta Eusko Label Ligako sailkapen nagusiko lehen postuan dira 24 punturekin. Donostiarra izan da bigarren, eta Zierbena hirugarren.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Oriok irabazi du Petronor Bandera, eta asteburu bikaina biribildu du talde gipuzkoarrak, Eusko Label Ligako lehen bi banderak irabazita. Bilbon eta Zierbenan garaipenak lortuta, sailkapen nagusiko lidertzan daude, 24 punturekin.

Zierbenako uretan 19'25"eko denbora egin du Oriok, eta bost segundo atera dizkio ohorezko txandan bigarren izan den Zierbenari. Hala ere, bigarren txandan aritu den Donostiarra izan da bigarren estropadan, 19'29"ko denborarekin. Zierbena izan da hirugarren, 19'31"ko marka eginda.

Hondarribiak laugarren amaitu du, irabazlearekiko zazpi segundora, eta segundo bat gehiago behar izan duen Urdaibai izan da bosgarren. Bermeokoekin batera bigarren txandan ibili den Kaikuk seigarren amaitu du, ohorezko txandan lehiatu den Santurtziren (zazpigarren) denbora hobetuta.

Bigarren txanda

Donostiarrak egin du denbora onena (19'29"), bost segundo atera dizkio Urdaibairi (19'34"); Kaiku (19'41") izan da txanda honetako hirugarrena, eta bigarren txandako laugarren postuan amaitu du Ondarroak (19'50").

Lehen txanda

Cabo izan da nagusi lehen txandan, 19'54"ko marka eginda, eta 16 segundo atera dizkio Lekittarrari (20'10"). Txanda honetako hirugarrena izan da San Pedro (20'14") eta azkeneko postuan amaitu du Astillerok (20'15").

EUSKO LABEL LIGAKO SAILKAPEN NAGUSIA:

1 ORIO 24 puntu
2 ZIERBENA 20 puntu
3 DONOSTIARRA 18 puntu
4 HONDARRIBIA 18 puntu
5 SANTURTZI 17 puntu
6 URDAIBAI 16 puntu
7 KAIKU 12 puntu
8 ONDARROA 11 puntu
9 CABO 8 puntu
10 LEKITTARRA 6 puntu
11 SAN PEDRO 4 puntu
12 ASTILLERO 0 puntu

Albisteak (2)

Bideoak (1)