Eusko Label Liga
Oriok irabazi du Coruñako Banderaren lehen jardunaldia eta ligako lidertza sendotu du
Erredakzioa
Coruñako Banderaren lehen jardunaldian nagusi izan dira oriotarrak. Lau segundoko abantaila atera diote Santurtziri, eta 11 segundokoa Hondarribiari.
Oriok irabazi du Coruñako Banderaren lehen jardunaldia, eta Eusko Label Ligako lidertza sendotu du. Igandean erabakiko da banderaren irabazlea, jardunaldi bikoitza baita.
Oriotarrek 19'27"ko denbora egin dute, eta lau segundoko abantaila atera diote bigarren izan den Santurtziri. Hondarribiak amaitu du hirugarren, Oriorekiko 11 segundora. Laugarren postua Urdaibaik lortu du, irabazlearekiko 14 segundora. Bermeotarrak bigarren txandan aritu dira, baina ohorezko mailan aritu den Zierbenaren denbora hobetu dute, bi segundotan.
Coruñako Banderaren lehen jardunaldiko emaitzak:
1. Orio 19:27.78
2. Santurtzi 19:31.85
3. Hondarribia 19:39.18
4. Urdaibai 19:42.98
5. Zierbena 19.44.14
6. Donostiarra 19:53.16
7. Cabo 19.58.20
8. Ondarroa 20:08.34
9. Kaiku 20:26.60
10. San Pedro 20:33.34
11. Astillero 20:35.84
12. Lekittarra 20:44.12
Eusko Label Ligako sailkapen nagusia:
1. Orio 58 puntu
2. Santurtzi 49 puntu
3. Hondarribia 49 puntu
4. Zierbena 46 puntu
5. Donostiarra 43 puntu
6. Urdaibai 38 puntu
7. Cabo 27 puntu
8. Ondarroa 25 puntu
9. Kauku 25 puntu
10. Lekittarra 11 puntu
11. San Pedro 11 puntu
12. Astillero 8 puntu