Euskotren Liga
Oriok garaipena lortu du berriro ere eta bere nagusitasuna berretsi du
Agentziak | Erredakzioa
Gipuzkoako traineruak bere nagusitasuna berretsi du Euskotren Ligan, Getxoko XI Ikurriñan zortzigarren garaipena lortuz.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Oriok irabazi du berriro ere Getxon, atzo Portugaleten irabazi ostean, eta Euskotren Ligan duen nagusitasuna berretsi du.
Gipuzkoako taldeak denboraldiko zortzigarren garaipena lortu du, Getxoko estropadan hasiera-hasieratik lehen postuan izan ostean. Oriok bandera bakarra galdu du, Lekeition lehiatutako bigarren jardunaldikoa.
Emozioa bigarren postuaren lehian ikusi dugu. Arraun Lagunak eta Donostiarrak gogor ekin diote bigarren postua lortzeko eta arraun endaiak talka egitera heldu dira.
Azkenean, Arraun Lagunak izan da bigarren eta Donostiarra, aldiz, hirugarren. Azkeneko postuan Hondarribia sailkatu da.
Horrenbestez, Oriok zortzigarren garaipena lortu du Getxoko XI Ikurriñan eta Euskotren Ligako lehenengo postua indartu du.
Getxoko XI Ikurriñako sailkapena
1. Orio 10:47.66
2. Arraun Lagunak 10:55.70
3. Donostiarra 10:59.28
4. Hondarribia 11:20.14
Euskotren ligako sailkapena (16/10)
1. Orio 39 puntu (9)
2. Arraun Lagunak 31 (1)
3. Donostiarra 16
4. Hondarribia 14