Itxi

Ondarroako Bandera

Hondarribiak hirugarren bandera irabazi du, eta Oriok, bederatzigarrena

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Bi ontziak jaun eta jabe izan dira Eusko Label eta Euskotren Ligako estropadetan. Santurtzi bigarren izan da gizonezkoetan, eta Arraun Lagunak emakumezkoetan.

Hondarribiako arraunlariak, garaipena ospatzen. Argazkia: Efe.

Hondarribiak denboraldiko laugarren garaipena lortu du (eta hirugarren bandera) Ondarroako XXXV. Bandera irabazita, Eusko Label Ligako 13. jardunaldian.

Ioseba Amunarrizen arraunlariek arruskatu egin dute lehen luzean, Orioren kalera hurbilduz. Berdeak mugan egin dute arraunean metro askotan, eta epaileen oharra jaso dute norabidea aldatu eta 'San Nikolas' ontzitik aldentzeko.

Lehia horri etekina atera dio Santurtzik lehen luzean estropadaren buruan jartzeko, baina bigarrenean Hondarribiak erritmoa handitu du eta estropadaren lehen erdian lehen postuan jarri da berriro, Santurtziri sei segundoko aldea sartuta, Oriori 10 eta Zirbenari 13.

Hortik aurrera, gipuzkoarrek ez dute aurkaritik izan. Orio gero eta atzerago geratu da, eta Zierbenak ere gainditu egin ditu. Bizkaitarrek azken luze bikaina egin dute eta Santurtziri bigarren postua kentzear ere izan dira.




Euskotren Ligako estropadari dagokionez, Oriok jaun eta jabe izaten jarraitzen du. 'Txiki' ontziko neskak aurretik jarri dira hasieratik eta ez dute arazorik izan denboraldiko bederatzigarren bandera irabazteko. Arraun Lagunak bigarren izan da 12 segundora, Hondarribia hirugarren 24ra eta Donostiarra laugarren 37ra.

Liga amaitzeko lau jardunaldi falta dira eta oriotarrek garaipena poltsikoan dute.



Albisteak (4)