Itxi

Kontxako Bandera

Kontxako estropada, 2019ko parte-hartzaileen zain

eitb.eus

Leer en Castellano

Gaur jokatuko da txapelketa donostiarraren sailkatze estropada. Zuzenean izango da ikusgai, 16:30etatik aurrera, ETB1n eta eitb.eus-en.

San Juaneko arraunlariek irabazi zuten emakumezkoen 2018ko Kontxako Bandera. Argazkia: EFE

Gaur jokatuo da 2019ko Kontxako Banderaren sailkatze estropada. Bertan, gizonezkoetan 23 ontzi lehiatuko dira eta emakumezkoetan, berriz, 20; izan ere, kategoria bakoitzean zazpi txartel daude jokoan. Estropada ikusgai izango da 16:30etatik aurrera, zuzenean, ETB1n eta eitb.eus-en.

Jardunaldia 17:30etan hasiko da, emakumezkoen estropadarekin; horretan, bi txanda izango dira eta 1, 5 milia egingo dituzte. Jarraian, 18:00etan, gizonezkoen sailkatze estropada izango da; kasu horretan, aldiz, 3 milia egingo dituzte traineruek, bi txanda ezberdinetan.

Aurtengo edizioko berritasunik nabarmenena semaforoen erabilpena izango da. Hauek, irteeran erabiliko dira. Gainera, iaz bezala, sari berberak izango dituzte emakumeek zein gizonek.

Emakumezkoen modalitateko parte-hartzaileak:

A Taldea
B Taldea
DEUSTO-TECUNI-BILBAO CABO
GU ARRAUN CLUB DE REGATAS SALGADO PERILLO
HABAIKA JAMONES ANCIN CLUB DO MAR DE MUGARDOS
HONDARRIBIA BERTAKO IGOGAILUAK
C.R MECOS-CORUXO-ISABEL
ISUNTZA-ELECNOR-CIKAUTXO HERCOS COLINDRES
KAIKU UGAREN HERNANI MITXELENA MEKANIZATUAK
ORIO-BABYAUTO LAPURDI
SAN JUAN IBERDROLA NAUTICO DE RIVEIRA
TOLOSALDEA ONDARROA CIKAUTXO
ZUMAIA-SALEGI JATETXEA SD TIRAN PEREIRA

Gizonezkoen modalitateko parte-hartzaileak:

A Taldea
B Taldea
ASTILLERO ARKOTE HELVETIA
BERMEO URDAIBAI AVIA C.R MECOS ISABEL
CABO CLUB DE REMO ARES
GO fit HONDARRIBIA DEUSTO-TECUNI-BILBAO
KAIKU UGAREN GETARIA
LEKITTARRA-ELECNOR-BM LAPURDI
ONDARROA-CIKAUTXO MUTRIKU
ORIO-BABYAUTO S.D.R. PEDREÑA-GRUPO DYNASOL
SAN PEDRO-SERKOM SAN JUAN
SANTURTZI-IBERDROLA SD TIRAN PEREIRA
ZARAUTZ-BABYAUTO
ZUMAIA-DELTECO
ZIERBENA BAHIAS DE BIZKAIA


Albisteak (2)

Bideoak (3)