Itxi

Kontxako Bandera

Oriok nagusitasunez lortu du sailkatzea, eta Arraun Lagunak bigarren izan da

eitb.eus

Leer en Castellano

Kontxako Bandera jokatzeko eskubidea lortu duten gainerako bost klubak Hibaika, Zumaia, Hondarribia, San Juan eta Riveira izan dira.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Oriok aurreikuspen guztiak bete eta Kontxako Banderako sailkatze estropada nagusitasunez irabazi du bigarren izan den Arraun Lagunak ontziari 18 segundoko tartea aterata.

20 traineruren parte-hartzea izan duen estropadan ez da aparteko ezustekorik izan lehendabiziko sei postuetan, bertan izan baitira faborito nagusienak.

Horrenbestez, dagoeneko aipatutako bi ontziekin batera Hibaika, Zumaia, Hondarribia, San Juan eta Riveirako galiziarrak izan dira. Aipatzekoa da, Riveira izan zela joan zen urteko sailkatze estropada irabazi zuena, San Juaneko bateleren aurretik.

Sailkatzerik izan ez duten taldeen arteko lehena Cabo suertatu da, zazpigarrenek baino zortzi segundo gehiago behar izan baitituzte ibilbidea betetzeko.

Hartara, datozen bi asteburuetan Donostian lehiatuko diren traineruen artean, Gipuzkoako zazpi egongo dira eta Galiziako bakarra. Aldiz, Bizkaiak ez du ordezkaririk edukiko.

Honako hauek izan dira emakumezkoen sailkatze estropadako denborak:

Era honetan geratu dira lehen jardunaldiko txandak:

1. txanda

Hondarribia
Donostiarra
Orio
Hibaika

2. txanda

Riveira
Arraun Lagunak
San Juan
Zumaia

Albisteak (2)

Bideoak (1)