Itxi

Kontxako 1. jardunaldia

Oriok sei segundoko aldea izango du Arraun Lagunakekin

L.E. | eitb.eus

Leer en Castellano

Orioko neskak azkarrenak izan dira Kontxako Banderako lehen jardunaldian. Arraun Lagunak, Hikaiba eta San Juan izango dituzte aurkari hurrengo igandeko ohorezko txandan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Ez da ezustekorik izan emakumezkoen Kontxako Banderaren lehen jardunaldian. Oriok egin du denborarik onena, 10:43, lehen txandan, eta 10 segundoko aldea atera dio Hibaikari, 18 Hondarribiari eta 22 Donostiarrari. Nadeth Agirreren neskek Euskotren Ligan erakutsitako nagusitasuna berretsi dute Donostiako Badian, eta ez dute arazorik izan denborarik onena egin.

Bigarren txandan Riveira galiziarra, Zumaia, San Juan eta Arraun Lagunak aritu dira. Donostiarrak izan dira onenak 10:49ko denbora eginda, Oriok lehen txandan egindakoa baino sei segundo gehiago. San Juan bigarren izan da helmugan, Riveira hirugarren eta Zumaia laugarren.

Denbora horien ondorioz, datorren igandeko bigarren eta azken jardunaldian, Orio, Arraun Lagunak, Hibaika eta San Juan ohorezko txandan lehiatuko dira, eta beste laurak, Hondarribia, Riveira, Donostiarra eta Zumaia, berriz, kontsolazio txandan.


Albisteak (3)

Bideoak (1)