Itxi

Urte bete gehiago

Carlos Rodriguezek Kaikuko entrenatzaile bezala jarraituko du

eitb-eus

Taldea Eusko Label Ligan jarraitzea lortu du beraz klubeko helburuak ondo bete ditu kantabriarrak.

Kaikuko ontzia

Carlos Rodriguezek Kaikun jarraituko du datorren denboraldian entrenatzaile bezala.

Kantabriako teknikaria urte bete gehiago izango da Sestaoko taldean, klubak gaur baieztatu duen bezala, 'egin genuen apustua ona izan da, asmatu egin dugu. Oso lan ona egiten ari da taldean eta ziur gaude hobera egingo duela klubak'.

Aurreko denboraldian heldu zen Jose Luis Korta ordezkatzeko eta Bizkaitarraren buruan jartzeko. 'Helburuak bete ditu. Eusko Label Ligan maila mantentzea zen gure aurtengo erronka eta hori arazorik gabe lortu du, bederatzigarren izan gara. Gainera, Kontxako Banderarako sailkapena ere lortu egin du', gehitu du klubak.