Itxi

Igandean

Bost segundoko aldea, Kontxako Bandera erabakitzeko

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Hori da Hondarribiak Oriorekin duen abantaila bigarren jardunaldiari begira. Bi horiekin batera, Santurtzi eta Zierbena bizkaitarrak arituko dira ohorezko txandan.

Hondarribiak beste garaipen bat lortu nahi du Kontxako Banderan. Argazkia: Efe.

Hondarribia Kontxako Banderako egungo txapelduna faborito nagusia da aurtengo edizioa ere irabazteko. Igandean bigarren eta azken jardunaldia jokatuko dute eta Orio da hondarribiarren aurkari nagusia, bost segundora.

Iragan igandeko lehenengo jardunaldia gauzak erabakitzeke geratu ziren. Lehen kolpea Hondarribiak eman zuen, baina udako estropada askotan Oriok alde hori aise gainditu du Eusko Label Ligan.

Santurtziri dagokionez, Hondarribiak baino 9 segundo gehiago ditu. Iraultzeko moduko denbora da, eta, ondorioz, Sotera da Bandera irabazteko aukerak dituen ontzi bizkaitar bakarra.

Zierbena da ohorezko txandan arituko den laugarren ontzia, baina 14 segundo gainditu behar ditu garaipena lortzeko eta horrek gauzak oso zail jartzen dizkio.

Kontsolazio tanda

Kontsolazio tandak ere badu bere interesa. Bertan arituko da Bermeo-Urdaibai, bizkaitarrak sasoi kaskarra egiten ari dira, batez ere iazko arrakastarekin alderatuta. Kontxako azken bost edizioetatik hiru irabazi dituzte bermeotarrek.

Donostiarra, Ondarroa eta Kaiku dira txanda horretan arituko diren beste hirurak. Ondarrutarrak sailkapen estropadan egindako balentria errepikatzen saiatuko dira.




Albisteak (3)