Portugaleten
Hondarribia, Ares eta Zarautz gailendu dira igoerako play offetan
EITB.EUS
Portugaleteko uretan jokatu den jardunaldi erabakigarriaren ondoren, Hondarribiak Euskotren Ligan jarraituko du beste urte betez, eta Eusko Label Ligan galiziarrak eta zarauztarrak izan dira onenak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Ares traineru galiziarrak eta Zarautz traineru gipuzkoarrak erdietsi dute Lehen Mailako igoera. Hondarribiak bestalde, denborarik onena egin du Euskotren Ligaren baitan eta maila mantentzea lortu du Portugaleteko uretan.
Eusko Label Ligan, Zarautz izan da igande honetako erlojupeko azkarrena Aresekiko bi segundoko aldea atera ostean. Gauzak horrela, larunbat honetan Bermeoko uretan jokatutako lehen erlojupekoko posizioak trukatu dituzte. Bederatzi puntu gehitu dituzte, eta hortaz, ohorezko maila lortu dute biek ala biek.
Tiran hirugarren izan da 12 segundoko alderarekin, Deustu laugarren 16 segundoko aldearekin eta San Pedro bosgarren, 19 segundoko aldearekin.
Bestalde, Euskotren Ligan, Hondarribiak bigarrenez irabazi du asteburu honetan jokatutako erlojupekoen baitan, eta eliteko maila mantentzea lortu du. Datorren denboraldian Orio, Arraun Lagunak eta Donostiarra traineruen aurka aritzeko eskumena erdietsi du.
Nerea Perez patroiak gidatutako traineruak bi segundoko aldea atera dio Hibaikari eta hamaika segundoko aldea Zumaiari.