Itxi

Dopina

TKE Ligan azaldu den positiboa Areseko arraunlari batena da

Erredakzioa

Leer en Castellano

Euskal Telebistak (ETB) jakin duenez, azken egunotan TKE Ligak jakinarazi duen positiboa Ares taldeko arraunlari batena da.

Aresko trainerua, estropada baten. Argazkia: EiTB

Euskal Telebistak (ETB) jakin ahal izan duenez, azken egunotan TKE Ligan azaldu den positiboa Ares taldeko arraunlari batena da. Astelehenean jakinarazi zuen TKE Ligak positibo kasu bat eman zela 2019 denboraldian.

Furosemidagatik eman da positibo kasu hau. Munduko Dopinaren Aurkako Agentziaren araudiak dioenez, furosemida diuretiko bat da, eta positiboak mozorrotzeko substantziatzat jotzen du.

Orain, epailearen eskuetan geratuko da erabakia. Iaz araudia gogortu zuten, eta ezin liteke baztertu Ares lehiaketatik kanpo uztea. Hala izango balitz, Deustuk beteko luke Galiziako taldearen hutsunea.

Albisteak (3)