Pasaian
KAE-1 Liga: Deustok ezustekoa eman du
Erredakzioa
'Tomatera'k irabazi du Pasaiako estropada Lekittarraren aurretik. Bigarren txandaren ostean itsasoaren egoerak traineru faboritoak kaltetu ditu eta Bilboko ontzia garaile irten da.
Deustoko ontziak ezusteko handia eman du Pasaiako KAE Ikurrina eskuratuz. Itsasoaren egoera kaskarra izan da eta lehen txandan parte hartu dutebn ontziek denbora onak lortu dituzte. Bigarren eta hirugarren txandan olatuak handiagoak izan dira eta faboritoek ezin izan dute garaipena lortzeko borrokan jarraitu. Bigarren postua Lekittarrak eskuratu du eta hirugarrena Zierbenak.
Sailkapen nagusian Portugaletek lidertza mantentzea lortu du, baina Zierbena 5 puntura jarri da bigarren. Hirugarren Isuntza da liderrarengandik 11 puntura.
Estropadako sailkapena:
1º Deusto -Tecuni-Bilbao 22:32.82 12 puntu
2º Lekittarra - BM 22:55.38 11
3º Zierbena - BBGE 22:56.74 10
4º Portugalete - EULEN 23:02.94 9
5º Donostiarra 23:05.15 8
6º Orio - Grupo Eibar 23:06.76 7
7º Santurtzi - IberdrolA 23:11.66 6
8º Zarautz-Inmobiliaria Orio 23:15.35 5
9º Getxo A.E. 23:25.00 4
10º Arkote A.T. 23:30.94 3
11º Santoña C.R. 24:12.81 2
12º Hondarribia - Orsa 24:13.48 1
Sailkapen nagusia:
1º Portugalete - EULEN 90 puntu
2º Zierbena - BBGE 85
3º Lekittarra - BM 79
4º Santurtzi - Iberdrola 71
5º Donostiarra 60
6º Zarautz-Inmobiliaria Orio 58
7º Deusto -Tecuni-Bilbao 46
8º Santoña C.R. 39
9º Hondarribia - Orsa 35
10º Orio - Grupo Eibar 30
11º Arkote A.T. 16
12º Getxo A.E. 15