Itxi

Zarautzeko Ikurriña

TKE Liga: Kaikuk lortu du garaipena lehen jardunaldian

Erredakzioa

Sestaoko traineruak denborarik onena lortu du Zarautzeko lehen jardunaldian. Urdaibai bigarrena izan da eta Tiran hirugarrena. Ikurriña oraindik ez dago erabakita.

Argazkia: EITB

Kaikuk irabazi du Zarautzeko Ikurriñako lehen jardunaldia Urdaibai eta Tiranen aurretik. Galiziako traineruak ezustekoa eman du bigarren txandako denborarik onena lortuz eta estropadako hirugarren denborarik onena eskuratuz.

Gaur lortutako 12 puntuei esker, Sestaoko taldeak lidergoan sendo jarraitzen du 112 punturekin. Bigarrena Urdaibai da 104 punturekin eta hirugarren Hondarribia 97 punturekin.

Zarautzeko Ikurriña oraindik erabakitzeke dago, Kaikuk soilik 4 segundoko aldea lortu duelako helmugan. Bermeoko taldeak eta Tiranek garaipenetik hurbil jarraitzen dute.

Lehenengo jardunaldiko sailkapena:

1 Kaiku Ambilamp 19:23,78 12 puntu
2 Urdaibai Umpro Avia 19:28,44 11
3 Tiran Pereira 19:29,52 10
4 Hondarribia Orsa 19:30,70 9
5 San Juan Iberdrola 19:39,86 8
6 Astillero 19:45,10 7
7 Pedreña 19:52,48 6
8 San Pedro Ecolmare 19:53,04 5
9 Castro 19:56,60 4
10 Camargo 20:00,74 3
11 Zumaia Altuna y Uria 20:03,62 2
12 Orio Amenabar 20:16,12 1

Sailkapen nagusia:


1 Kaiku Ambilamp 112 puntu
2 Urdaibai Umpro Avia 104
3 Hondarribia Orsa 97
4 San Juan Iberdrola 93
5 Astillero 89
6 Pedreña 84
7 Tiran Pereira 77
8 San Pedro Ecolmare 49
9 Castro 47
10 Zumaia Altuna y Uria 44
11 Orio Amenabar 34
12 Camargo 27


Euskotren Ligan Getaria-Tolosak lortu du garaipena. Bigarren Galizia izan da bi segundora. Hirugarren Zumaia izan da 14 segundora eta azkena San Juan 18 segundora.

Bihar, 2 segundoko aldea izango du Getaria-Tolosak bere alde eta galiziarrek gogor estutu beharko dute garaipena lortzeko.

Sailkapena:

1- Getaria-Tolosa
2- Galizia +2,10
3- Zumaia + 14
4- San Juan +18


Albisteak (1)