Itxi

Lidergoa sendotu dute

San Miguel Liga: Kaikuk irabazi du Hondarribiko XXIV. Ikurriña

Erredakzioa

Sestaokoek bi segundo atera dizkiote bigarren izan den Tirani eta bederatzi segundo hirugarren bukatu duen Hondarribiari. Sailkapen nagusian lidergoa sendotu dute bizkaitarrek.

Kaikuk irabazi du Hondarribiko XXIV Ikurriña. Argazkia: EFE

Kaikuk beste garaipen bat lortu du San Miguel Ligan. Sestaokoek Hondarribiko XXIV. Ikurriña irabazi dute larunbat honetan 19:36,18eko denborarekin. Ezustekoa Tiran Pereirak eman du bigarren postua eskuartuz eta Kaikuk baino bi segundo gehiago bakarrik behar izan dituzte (19:38,50). Hirugarren postua Hondarribiarentzat izan da 19:45,84eko denborarekin.

Garaipen honekin Kaikuk lidergoa sendotu du sailkapen nagusian. 136 puntu dite Kaikuk. Bigarren postuan Urdaibai dago 120 punturekin eta Hondarribia dago hirugarren postuan 118 punturekin.

Estropadako sailkapena:

1 Kaiku Ambilamp 19:36,18
2 Tirán Pereira 19:38,50
3 Hondarribia Orsa 19:45,84
4 Astillero 19:46,20
5 Urdaibai Umpro Avia 19:57,44
6 San Juan Iberdrola 19:58,44
7 Pedreña 20:03,34
8 San Pedro Ecolmare 20:14,22
9 Camargo 20:14,78
10 Castro 20:21,48
11 Zumaia Altuna y Uria 20:25,72
12 Orio Amenabar 20:28,34

Sailkapen nagusia:

1 Kaiku Ambilamp 136 puntu
2 Urdaibai Umpro Avia 120
3 Hondarribia Orsa 118
4 San Juan Iberdrola 110
5 Astillero 105
6 Pedreña 99
7 Tirán Pereira 94
8 San Pedro Ecolmare 57
9 Castro 55
10 Zumaia Altuna y Uria 50
11 Orio Amenabar 37
12 Camargo 32

Albisteak (1)