Irailaren 4 eta 11 artean
Kontxako Bandera: Ostegunean, sailkatze estropada
Erredakzioa
Estropada honetan 32 traineruk parte hartuko dute, horietatik zazpi emakumezkoen mailakoak izango dira. Sailkapen estropada irailaren 1ean izango da, zuzenea n eitb.com-en.
Astearte honetan aurkeztu dute Donostian Kontxako Bandera, ‘Arraunaren Olinpiada’ deritzona. 32 traineruk hartuko dute parte aurten eta horietatik zazpi emakumezkoen mailakoak izango dira. 2011ko edizioak indar eta toki gehiago eman nahi dio emakumezkoen estropadari. Irailaren 4an eta 11n burutuko da Kontxako Bandera.
Babesleak, korporatiboak eta arraun eta kirol munduko hainbat jende ezagun hurbildu da aurkezpen ekitaldira. Nerea Txapartegi Cultura zinegotzia, Josu Ruiz Kirol zinegotzia eta Naiara Sanpedro Berdintasuneko zinegotzia izan dira aurkezpen ekitaldian azalpenak eman dituztenak.
Hiru itsas milatan burutuko da gizonezkoen proba eta 81.000 euro banatuko dira saritan. Emakumezkoen estropadan 1,5 itsas miliako ibilbidea bete beharko dute parte hartzaileek. 20.900 euro banatuko dira saritan, iaz baino %33 gehiago.
Gizonezkoen mailan irailaren 1ean burutuko da sailkapen estropada eta emakumezkoen mailan irailaren 2an burutuko da.
Astearte honetan aurkeztu dute Donostian Kontxako Bandera, ‘Arraunaren Olinpiada’ deritzona. 32 traineruk hartuko dute parte aurten eta horietatik zazpi emakumezkoen mailakoak izango dira. 2011ko edizioak indar eta toki gehiago eman nahi dio emakumezkoen estropadari. Irailaren 4an eta 11n burutuko da Kontxako Bandera.Babesleak, korporatiboak eta arraun eta kirol munduko hainbat jende ezagun hurbildu da aurkezpen ekitaldira. Nerea Txapartegi Cultura zinegotzia, Josu Ruiz Kirol zinegotzia eta Naiara Sanpedro Berdintasuneko zinegotzia izan dira aurkezpen ekitaldian azalpenak eman dituztenak.Hiru itsas milatan burutuko da gizonezkoen proba eta 81.000 euro banatuko dira saritan. Emakumezkoen estropadan 1,5 itsas miliako ibilbidea bete beharko dute parte hartzaileek. 20.900 euro banatuko dira saritan, iaz baino %33 gehiago. Gizonezkoen mailan irailaren 1ean burutuko da sailkapen estropada eta emakumezkoen mailan irailaren 2an burutuko da.