Azken estropada
KAE-1: Portugaleteren beste garaipen bat eta Zierbena, play-offera
Erredakzioa
Busturialdea-Elatxobe izendatu da KAE-2 Ligako txapeldun eta mailaz igotzea lortu du.
Portugalete KAE-1 Ligako txapeldunak irabazi du azken estropada. Santoñako XLI Bandera irabazi dute eta Zierbenak igoera play-offa jokatzeko txartela lortu du.
Lehen bi sailkatuek igoera play-offa jokatuko dute, kasu honetan Portugaletek eta Zierbenak. Arkote maila mantentzen saiatuko da eta jaistiera eragozteko KAE-2 Ligako bigarren eta hirugarren sailkatuen aurka ariko da.
Busturialdea-Elantxobe, KAE-2 Ligako txapeldun
Busturialdea-Elantxobe izendatu da KAE-2 Ligako txapeldun eta KAE-1 Ligara igotzea lortu du. Getaria da bigarren sailkatua eta Ondorarroa hirugarrena, beraz, mailaz igotzeko play-offa jokatuko dute maila mantentzen saiatuko den Arkoterekin batera.
KAE-1 Ligako sailkapen nagusia:
.1. Portugalete 161 puntu
.1. Zierbena 143
.3. Lekittarra 139
.4. Donostiarra 113
.5. Zarautz 109
.6. Santurtzi 101
.7. Deusto 80
.8. Santoña 73
.9. Hondarribia B 66
10. Orio B 52
11. Arkote 27
12. Getxo 26
KAE-2 Ligako sailkapen nagusia:
.1. Busturialdea-Elantxobe 178 puntu
.2. Getaria 173
.3. Ondarroa 170
.4. Colindres 140
.5. Trintxerpe 110
.6. Mundaka 97
.7. San Pedro B 94
.8. Donostiarra B 85
.9. Raspas 78
10. Hibaika 63
11. Lutxana 34
12. Luanco 23