Itxi

Igandean, 12:00etan

Kontxako Bandera 2011: Dena prest aurreneko jardunaldirako

Erredakzioa

Astillero, Kaiku, Tiran, Hondarribia, Urdaibai, San Juan, Pedreña eta Donostiarra lehiatuko dira. eitb.com-ek zuzenean eskainiko du estropada (igandean, 12:30etik aurrera).

Argazkia: EFE

Igande honetan Kontxako Banderaren lehenengo estropada jokatuko da. TKE Ligako traineru onenak lehiatuko dira eta Kaiku da faborito nagusia.

Astillero eta Tiran izan ziren sailkatze estropadako ezustekoak. Astillero une gozoan dago eta Tiran ere, gogotsu.

Bestalde, Urdaibai kontutan hartzeko da, beti, eta baita Hondarribia ere. Castro eta Orio dira baja aipagarrienak.

Igandeko txandak

Lehenengo txandan Kaiku, Urdaibai, Donostiarra eta Pedreña eta ariko dira.

Bigarrenean Tiran, Hondarribia, Astillero eta San Juan.

Denborak sailkatze estropadan:

1 Astillero - 19:19:28
2 Kaiku  -  28 ehunekora
3 Tiran  - 48 ehunekora
4 Hondarribia  - 3 segundora
5 Urdaibai  - a 4 segundora
6 San Juan - a 7 segundora 
7 Pedreña - 11 segundora

Emakumezkoetan, Getaria-Tolosa, Galizia, Bizkaia eta Zumaia lehiatuko dira.


Albisteak (3)

Informazio gehiago (4)