Kargatzen...
Itxi

V CaixaBank Bandera

Orio, nagusi Donostiako uretan

Erredakzioa

Leer en Castellano

Denboraldiko bigarren Bandera irabazi du talde oriotarrak Euskoren Ligan. Iragan astean Coruñako Bandera irabazi zuen, eta larunbat honetan CaixaBank Banderan nagusitu da.

Orio, V. CaixaBank Banderaren irabazlea. Argazkia: EiTB

Oriok irabazi du Euskotren Ligako CaixaBank Bandera, larunbat honetan. Oriotarrak, orain arte jokatu diren denboraldiko hiru estropadak irabazi dituzte, eta jokoan egon diren bi Banderak: Coruñakoa eta Donostian egin den CaixaBank Bandera.

Hasieratik amaieraraino agindu du Oriok Donostiako uretan, eta garaipena lortu du 11:34,12ko denborarekin. Lau segundo atera dizkio bigarren izan den Arraun Lagunaki (11:38,82), ia 10 segundo hirugarren bukatu duen Hondarribiari (11:44,02), eta 11 segundo laugarren bukatu duen Donostiarrari (11:45,86).

Euskotren Ligako sailkapen nagusian Orio da liderra 12 punturekin, Donostiarra da bigarren postuan 7 punturekin, hirugarren den Hondarribiak 6 puntu ditu, eta laugarren postuan dagoen Arraun Lagunakek 5 puntu ditu.

V CaixaBank Banderako sailkapena:

1. Orio (11:34,12)

2. Arraun Lagunak + 4"

3. Hondarribia + 9"

4. Donostiarra + 11"

Euskotren Ligako sailkapen nagusia:

1. Orio (12 puntu)

2. Donostiarra (7 puntu)

3. Hondarribia (6 puntu)

4. Arraun Lagunak (5 puntu)

Albisteak (3)

Bideoak (1)