Itxi

TKE

Kaikuk San Miguel Ligako titulua eskuratuko du asteburu honetan

Erredakzioa

Bestalde, Camargo, Portugalete Eulen, Zierbena Bahias de Bizkaia, Chapela eta Cabo Cruz igotzeko lehian arituko dira. Jarrai ezazu zuzenean ETB1en eta eitb.com-en.

Kaiku. Argazkia: EFE

Asko dago jokoan azken bi estropadetan, Bermeon eta Portugaleten. Bermeokoa larunbatean jokatuko da 18:00. Denboraldiko 18. estropada puntuagarria izango da.

Kaikuk Mapfre Koroa eskura dezake matematikoki Bermeon, igandeko saioaren zain egon gabe. Sestaoko Bizkaitarra ontziak 18 puntuko aldea kentzen dio Bermeoko Bou Bizkaiari, eta nahikoa dute zazpigarren postuan sailkatzea, euren historian lehen aldiz San Miguel liga poltsikoratzeko.

Ez da eguneko lehia bakarra izango. Bermeon jokatuko da TKE ligan jarduteko igoera kanporaketako lehen jardunaldia. Bost ontzi ariko dira lehian, eta jokoan, bi postu: Camargo, Portugalete Eulen, Zierbena Bahias de Bizkaia, Chapela eta Cabo Cruz.

Portugaleteko estropadak San Miguel Ligako garailea eta Mapfre Koroaren jabea erabakiko ditu. Baita 2012ko denboraldian ACT ligan arraun egingo duten bi ontziak zein izango diren ere. El Corte Ingles bandera berezia izan da betidanik.

Estropada eguerdian hasiko da, igoera kanporaketako bigarren jardunaldiarekin. Bost ontzi ariko dira lehian bi postu lortzeko, erlojupekoan. Kanporaketa bukatu eta berehala, San Miguel ligako zortzi onenen txanda izango da. Bi txanda hauek ohiko diziplinan jokatuko dira. Lau ontzi elkarren aurka, eta osatu beharreko lana, lau luze eta hiru ziaboga.

Larunbateko eta igandeko estropadak, zuzenean ETB1en eta eitb.com-en.

Albisteak (4)