Covid-19
Getariako arraunlari batek positibo eman du
eitb.eus
Antza, arraunlaria lantokian kutsatu zen. Taldekideei eta zuzendaritzako lagunei PCR testak egin dizkiete jada, eta emaitzak gaur bertan jakitea espero dute.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Bart ezagutu zen Getariako arraunlari batek positibo eman duela covid-19an. TKE Ligan parte hartzen du taldeak eta asteburu honetan ez dute parte hartuko jokatu beharreko estropadetan. Antza, arraunlaria lantokian kutsatu zen.
Taldekideei eta zuzendaritzako lagunei PCR testak egin dizkiete jada eta emaitzak gaur bertan jakitea espero dute. Osakidetzak eta Osasun Sailak ezartzen duten protokoloari jarraitu diete, eta, beraz, etxean daude.
Getaria lau estropadetatik at geratzen bada, lehiaketatik kanpo utz dezakete. Egun, hirugarren tokian daude, 36 punturekin, eta aurretik Pedreña (47 puntu) eta San Pedro (42 puntu) dituzte.
Por ello, @GetariakoAE estará ausente de la competición durante el periodo de aislamiento marcado por Osakidetza. Desde la @ligaarc le deseamos una pronta recuperación al remero afectado y les esperamos con los brazos abiertos el 15/16 agosto en Santander. Aupa @GetariakoAE
— Liga ARC (@ligaarc) August 4, 2020
Getariako Arraun Elkarteak adierazi nahi du gure arraunlari batek COVID-19a atzemateko PCR frogan positibo eman ondoren gure traineruko arraunlari guztiak eta zuzendaritzako kide batzuk etxean daudela Osakidetzak eta Osasun Sailak ezartzen dituen protokoloak jarraituz.
— Getariako A.E (@GetariakoAE) August 3, 2020