Itxi

Eusko Label Liga

Santurtzik Hondarribiko Bandera irabazi du, Urdaibairen aurretik

eitb.eus

Leer en Castellano

Sotera jaun eta jabe izan da, eta 13 segundo atera dizkio Bou Bizkaiari. Bermeotarrek ligako lidergoan jarraitzen dute.

Soterako ontzia, Hondarribiko Banderarekin. ETBko emanalditik ateratako irudia.

Santurtzik Hondarribiko Bandera irabazi du, Eusko Label Ligako bederatzigarren jardunaldian. Galiziako Bandera izan zen denboraldiko lehena, bi jardunaldi izan zituen, eta Santurtzi izan zen irabazlea, bi jardunealdietako bat ere irabazi gabe. Ordutik gaur arte, ez du garaipenik lortu Santurtzik.

Traineru bizkaitarra jaun eta jabe izan da, eta txanda nagusian aise gailebdu zaie Urdaibairi, Oriori eta Donostiarrari. Lau ontziek Hondarribiak bigarren txandan egindako denbora izan dute erreferentzia modura. Ama Guadalupekoa 19:48ko denbora eginda gailendu da txanda horretan.

Lehen metroetan arraunean pare-parean egin duten arren, Santurtzi aldea zabaltzen joan da eta lehen ziabogan dagoeneko abantaila nabarmena izan du: lau segundo Oriorekin eta sei Urdaibairekin eta Donostiarrarekin.

Asier Zurinagaren ontzia alde hori handitzen joan da metroak egin ahala, eta azkenean 13 segundo sartu dizkio helmugan Bou Bizkaiari, 19 Oriori eta 26 Donostiarrari. Estroadako hirugarren denborarik onena Hondarribia etxeko traineruak bigarren txandan egindakoa izan da.

Lehenengoan, Ondarroa izan da azkarrena eta Kaikuk huts egin du berriro ere. Bizkaitarrek estropadako denborarik txarrena egin eta zuloak jarraitzen dute.

Eusko Label Ligako sailkapenari dagokionez, Urdaibaik lehen postuan jarraitzen du baina orain Santurtzirekin puntuetara berdinduta. 88na puntu dazkate, baina bermeotarrak lehen postuan dira garaipen gehiago dituztelako.

Albisteak (3)