Euskotren Liga
Oriok liga ziurtatu du, Ondarroako Banderan gailenduta
eitb.eus
Nath Agirrek zuzendutako neskak aise gailendu dira Ondarroako uretan eta bigarrenez jarraian izango dira Euskotren Ligako txapeldun.
Oriok irabaziko du aurtengo Euskotren Liga, igande honetan Ondarroan jokatutako hamargarren jardunaldian gailendu ostean. Oriotarren bigarren liga txapelketa jarraian izango da.
Nadeth Agirreren ontziak ez du arazorik izan Ondarroako Banderan nagusitzeko. Jaun eta jabe izan da 'Txiki' ontzia estropada hasi denetik. Lehen 300 metroetan traineru bateko aldea lortu dute jada atzetik bigarren postuan zetorren Donostiarrerekin, eta alde horrek gora egin du.
Ziabogan Oriok 5 segundoko aldea izan du Donostiarrareklin, 7koa Arraun Lagunakekin eta 21ekoa Hondarribiarekin.
Bueltako luzea disfrutatu egin dute oriotarrek. Bandera poltsikoan zuten, baita Ligako koroa ere. Euskotren Liga amaitzeko bi estropada falta dira oraindik.