Kargugabetzea
Peio de Vegak Carlos Rodriguezen lekua hartu du Kaikuko entrenatzaile gisa
eitb.eus
Sestaoko arraun taldeak teknikariz aldatzea erabaki du, Eusko Label Ligako jaitsiera eta 'play-off' postuak erabakitzeko sei jardunaldi falta direnean
Kaiku arraun taldeak astelehen honetan jakinarazi duenez, Carlos Rodriguez entrenatzaile kargutik kentzea eta haren ordez Peio de Vega jartzea erabaki du, "geratzen diren estropadetan pizgarri bat sortzeko".
"Bizkaitarra" trainerua Eusko Label Ligako azken postuan dago gaur egun, 25 punturekin, denboraldi honetarako sortutako aurreikuspenetatik urrun. Izan ere, zuzeneko jaitsiera eta play-offeko postuak erabakitzeko sei jardunaldi besterik falta ez direnean, urruti dauka mailari eusteko aukera ematen duen jaitsierako kanporaketa jokatzeko aukera. Une honetan, Aresek betetzen du postu hori 36 punturekin; ondorioz, bizkaitarrek 11 puntuko zuloa dute kontra.
Hala, Kaikuko Zuzendaritza Batzordeak kaleratutako oharrean azaltzen denez, hartutako erabakiarekin "taldearen dinamikan aldaketa” sortzea eta denboraldi amaerari begira "bultzada berri bat" ematea bilatzen dute.
Aldi berean, Sestaoko taldeak "Carlos Rodriguez eta bere talde teknikoaren inplikazioa, lana, profesionaltasuna eta dedikazioa" eskertu nahi izan ditu traineruaren buru izan den bi urteetan.
En el día de hoy la Junta Directiva de Kaiku ha decidido que Peio de Vega se haga cargo de la dirección deportiva de nuestra trainera, en sustitución de Carlos Rodríguez.
— S.D. Remo Kaiku (@Kaiku_Remo) August 10, 2020
Con este cambio se pretende generar un revulsivo en las regatas que quedan de la Liga Eusko Label pic.twitter.com/0ZN8JpvR6f
Queremos agradecer a Carlos Rodríguez y su equipo técnico la dedicación y trabajo desarrollado estos dos últimos años.
— S.D. Remo Kaiku (@Kaiku_Remo) August 10, 2020
También queremos agradecer a toda la familia Kaikutarra su apoyo en estos momentos tan complicados.