Ez-ohiko batzarra
Orioko zuzendaritzak ez du bazkideen babesa
ETB
210 bazkidek ezezko bozka eman zioten zuzendaritzaren jarraipenari eta 181k aldekoa. Seguru asko, azaroaren hasieran egingo dira hauteskundeak.
Orio Arraunketa Elkarteko egungo zuzendaritzak ez du bazkideen babesa jaso. Ostiralean egindako ez-ohiko batzarrean 210 bazkidek ezezko bozka eman zioten zuzendaritzaren jarraipenari eta 181k aldekoa.
Horiek horrela, hautes-prozesua zabalduko da. Hautagaitzak aurkezteko epea urriaren 21era arte luzatuko da eta seguru asko, azaroaren hasieran egingo dira hauteskundeak.