Itxi

Eusko Label Liga

Hondarribiak irabazi du Zarauzko Ikurrina eta Santurtzik lidergoa sendotu du

eitb.eus

Leer en Castellano

Ama Guadalupekoak 1. jardunaldian lortutako aldea baliatu du ikurrina eskuratzeko. Bigarrenean, Sotera izan da azkarrena eta sendo da Ligako lehen postuan.

Hondarribiako tripulazioa, Zarauzko Ikurrina jasotzen. Irudia: ETB.

Hondarribiak aurreikuspenak bete ditu eta, iaz bezala, Zarauzko Ikurrina irabazi du. Ama Guadalupekoak etekina atera dio lehen jardunaldian lortutako alde handiari, izan ere, 21 segundoko aldea zuen Santurtzirekiko, beste faboritoarekiko. Bizkaitarrek denborarik onena egin dute bigarren jardunaldian eta Eusko Label Ligako lidergoa sendotu dute.

Estropada Hondarribiaren, Santurtziren eta Zierbenaren arteko lehia izan da, eta gipuzkoarrek begi bat kronometroan zutela egin dute arraunean.

Soterak bigarren luzean hautsi du ohorezko txanda, lehen ziabogatik Zierbenarekin eta Hondarribiarekin batera atera ostean. Azken ziabogan, berriz, Ama Guadalupekoak sei segundoko atzerapena izan du Santurtzirekin, eta, Zierbenak, 10 segundokoa.

Horrela, santurtziarra izan da trainerurik azkarrena bigarren jardunaldian. Horri esker, 12 puntu gehitu ditu Eusko Label Ligako sailkapenean.

Beste bi txandei dagokienez, lehenengoan Bermeo Urdaibaik egin du denborarik onena, lehen jardunaldian egun beltza izan ostean. Bigarrenean, berriz, Orio jaun eta jabe izan da, Aresi, Ondarroari eta Kaikuri erraz gailendu baitzie.

Albisteak (3)