Itxi

Sestaoko Bandera

Bandera irabazi eta Santurtzi puntu bakar batera du orain Hondarribiak

eitb.eus

Leer en Castellano

Ama Guadalupekoa segundo bateko aldearekin gailendu zaio bigarren txanda irabazi duen Donostiarrari. Ligan, Soterak lider jarraitzen du, baina puntu bakarreko aldearekin.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Hondarribiak denboraldiko bosgarren garaipena lortu du Eusko Label Ligan igande honetan jokatutako Sestaoko Bandera irabazita. 'Ama Guadalupekoa' izan da estropada eremuko baldintzetara hobeto egokitu den trainerua. Hala ere, hondarribitarrek lanak izan dituzte eta segundo bakarra atera dio bigarren txandan nagusitu den Donostiarrari.

Ohorezko txandan, Hondarribia estropadaren buruan jarri da hasieratik eta Oriok ez du egun onena izan. Zierbena izan du gertuen debora guztian, eta Santurtzi hirugarren postuan. Joseba Amunarrizen traineruak bigarren luzean hautsi du estropada eta Donostiarraren denbora izan dute erreferentzia denbora guztian. Azken metroetan lortu dute garaipena.

Estropadako hirugarren postua Ondarroarentzat izan da, lehen txandan erakustaldia emanda. 18 segundo atera dizkio Aresi, 34 Cabori eta 43 Kaikuri. 'Bizkaitarra' ontziak zuloan jarraitzen du, burua altxa ezinda.

Laugarren denborarik onena Zierbenak egin du, eta bosgarrena, Lekittarrak.

Eusko Label Ligako sialkapenean, Santurtzik lider jarraitzen du, baina Hondarribia puntu bakarrera du orain. Hirugarren Orio da, bederatzi puntura.

Albisteak (3)

Bideoak (1)