Kontxa 2020
Honako hauek dira jasoko dituzten sariak
eitb.eus
Lehen sailkatuek Donostiako Bandera, banderaren erreprodukzioa arraunlari guztientzat eta 25.000 euro jasoko dituzte.
Irailaren 6an jokatuko da Kontxako Banderaren lehen estropada eta hilaren 13an jakingo da aurtengo txapelduna zein izango den.
Gizonezkoen nahiz emakumezkoen estropadetan parte hartzen duten tripulazioek honako sariak irabazi ahal izango dituzte:
Lehen sailkatuak: Donostiako Bandera, banderaren erreprodukzioa arraunlari guztientzat eta 25.000 €.
Bigarren sailkatuak: 15.500 €
Hirugarren sailkatuak: 12.250 €
Laugarren sailkatuak: 9.200 €
Bosgarren sailkatuak: 7.150 €
Seigarren sailkatuak: 6.125 €
Zazpigarren sailkatuak: 5.100 €
Zortzigarren sailkatuak: 5.100 €