Itxi

Kontxako Bandera

Oriorentzat izan da denborarik onena, Donostiarrari bi segundo aterata

eitb.eus

Leer en Castellano

Oriotarrek bi segundoko aldea besterik ez diete atera 'Torrekua' ontzikoei, eta bigarren jardunaldirako dena erabakitzeke geratu da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Kontxako Banderako emakumezkoen lehenengo jardunaldian Orioko traineruak egin du denborarik onena. Bigarren txandan egin dute arraun oriotarrek, eta pronostiko guztiak beste dituzte bandera eskuratzeko faborito nagusienak direnek. Hala ere, bi segundoko aldea besterik ez dio atera etxean jardun duen Donostiarra traineruari.

Are gehiago, 'Torrekua' ontzikoak aurretik heldu dira ziabogara, 2-3 segundoko tartearekin. Alabaina, 'horiek' maniobra hobea egin dute kanpoko uretan, eta berehala parekatu dira Donostiakoekin. Hortik helmugara arte, nor baino nor gehiago aritu dira bai Nadeth Agirre oriotarren patroia, bai Natalia Tubio donostiarrena olatuen laguntza baliatu nahian.

Azkenerako, garaileek apenas lortu dute bi segundoko abantaila helmugan, eta, hala, datorren astean jokatuko den bigarren jardunaldirako bi ontzien arteko lehia estua aurreikusten da, gainerakoak urrutiago geratu baitira.

Hala izan da, besteak beste, Arraun Lagunaken kasua. Donostiako beste ontziak lehen txandako denborarik onena egin du, gauzak oso zail jarri dizkion Tolosaldea bigarren luzean gainditu eta gero. Haatik, batak zein besteak hamar segundotik gorako galera dute irabazleekiko, 13 eta 17 segundora baitute, hurrenez hurren, Orioko ontzia.

Horrenbestez, era honetan geratu dira bigarren asteburuko txandak:

1. txanda:

Hondarribia, Hibaika, Zumaia eta San Juan

Ohorezko txanda

Orio, Donostiarra, Arraun Lagunak eta Tolosaldea

Emakumezkoen estropadako sailkapena. Argazkia: ETBren bideo batetik ateratako irudia

Albisteak (4)

Bideoak (1)