Kargatzen...
Itxi

2021 denboraldirako

Miguel Angel Ruiz, Kaikuko entrenatzaile berria

eitb.eus

Leer en Castellano

Teknikari lana eta arraunlaria izango da ere hurrengo denboraldian taldea TKE-ra bueltatzeko.

Kaikuko trainerua

Miguel Angel Ruiz Camusek Eusko Label Liga irabazi zuen igandean Santurtzirekin eta gaur Kaikuko taldeak bere entrenatzailea izango dela hurrengo denboraldian iragarri du "TKE-ra bueltatzeko helburuarekin". 

Ruiz Camusek 41 urte ditu, Bizkaitarra traineruan 2009, 2010 eta 2012 urteetan egin zuen arraun eta bere palmaresean bost TKE liga agertzen dira, bi Astillerorekin, eta bat Kaiku, Bermeo eta Santurtzi taldeekin. Entrenatzaile bezala Astillerorekin Eusko Label Ligara igoera lortu zuen 2019an, baina hurrengo urtean galdu zuen maila.

Kaiku KAE-1en aritu da eta klubak argi utzi du euren apustua etxea ondo ezagutzen duen teknikari eta arraunlari bat nahi zutela, "2021en Bizkaitarra zuzentzeko kluba ondo ezagutzen duen pertsona nahi genuen; kirol-proiektua finkatzeko urte zail hau eta gero. Hurrengo asteetan trainerua osotuko duten arraunlariak itxi behar dugu eta, bide batez, harrobian lan egin etorkizuna bermatzeko eta emakumeen proiektua berreskuratzeko".

Albisteak (2)