Kargatzen...
Itxi

Bermeori arrazoia eman diote

2018ko Kontxako Banderako irabazlea, airean

EITB Media

Leer en Castellano

Espainiako Auzitegi Goreneko Kontentziosoko Epaitegiak arrazoia eman dio Bermeori 2018ko Kontxako Banderan jarri zioten zigorraren aferan. Ustez Zierbenari abordaia egiteagatik Bermeo azken postuarekin zigortu zuen Donostiako Udalak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Espainiako Auzitegi Goreneko Kontentziosoko Epaitegiak arrazoia eman dio Bermeori 2018ko Kontxako Banderan jarri zioten zigorraren aferan. Donostiako Udalak Bermeo sailkapeneko azken postuarekin zigortu zuen, Zierbenari abordaia egin ziolakoan.

Horren aurrean, Bermeok helegitea aurkeztu zuen, eta Euskadiko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman zion Bizkaiko taldeari.

Orduan, Donostiako Udalak Espainiako Auzitegi Gorenera jo zuen. Jakin berri da haren ebazpena eta Euskadiko Justizia Auzitegiak emandako epaia berresten du, berriro Bermeori arrazoia emanez.

Une honetan, 2018ko Kontxako Banderaren irabazlea airean dagoela esan daiteke.

Albisteak (1)

Bideoak (1)