Kargatzen...
Itxi

Uztailak 31

Bilboko Bandera 2021: Estropada eremuaren nondik norakoak, eta marearen eta eguraldiaren iragarpenak

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Larunbatean Bilbon jokatuko dira Eusko Label eta Euskotren ligetako estropadak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Larunbatean, uztailak 31, Bilboko Bandera jokatuko dute Euskotren eta Eusko Label Ligetako ontziek.

Emakumezkoen ligan, Bilboko III. Bandera izango dute jokoan, aurreko asteburuko bi estropadetan Arraun Lagunakek eta Donostiarrakek irabazi ostean.

Gizonezkoen lehian, Bilboko XII. Bandera izango dute jokoan. Aurreko asteburuan, Hondarribiak eta Santurtzik irabazi zituzten banderak.

Eusko Label Ligako sailkapenean Santurtzi da liderra 84 punturekin, Hondarribia sei puntura du eta Zierbena 12 puntura.

Euskotren Ligan, berriz, gauzak estu-estu daude: Arraun Lagunak da lider, baina Oriorekin 25 puntura berdinduta. Donostiarrak 17 puntu ditu eta Hondarribiak 13.

Bi estropadak zuzenean emango dituzte ETB1ek eta eitb.eus-ek 17:45etatik aurrera.

 

Estropada eremuko batimetria eta mareak

Estropada eremu hiritarra da Bilbokoa. Irteera udaletxearen parean egingo dute. Hor eremuak bi metroko sakonera du, eta hirukoa kanpoko ziabogan. Ezkerreko bazterrean, berriz, ez dago sakonerarik.

Itsasbehera 16:38an izango da, 41eko koefizientearekin. Ondorioz, korronteak ez du aparteko indarrik izango.

Albisteak (3)

Bideoak (1)