Abuztuak 1
Santurtziko Ikurrina 2021: Estropada eremuaren nondik norakoak, eta marearen eta eguraldiaren iragarpenak
EITB MEDIA
Igandean Santurtzin jokatuko dira Eusko Label eta Euskotren Ligetako estropadak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Igandean, Santurtziko Ikurrina jokatuko da Euskotren eta Eusko Label ligetan.
Estropada zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek 11:30etatik aurrera.
Estropada eremuko batimetria eta mareak
Estropada eremu oso berezia da Santurtzikoa, irregularra.
Irteerari dagokionez, lehen kalean 7 metroko sakonera dago, eta metro bakarrekoa laugarren kalean.
Kanpoko balizan, lehen kaleak 8 metroko sakonera du, eta laugarrenak, berriz, 14 metrokoa.
Urteko itsasbeherarik handienean jokatuko dute ikurrina.
Itsasgora 11:23an izango da. Ondorioz, estropada urak behera ari duenean jokatuko dute, 39ko koefizientearekin. Hortaz, korronteak ez du aparteko eraginik izango.