Eusko Label Liga
Donostiarrak irabazi du Barbanza Arousa Bandera, bigarren txandatik
EITB MEDIA
Santurtzi ohorezko txandako irabazleari gailendu zaio ehunen batzuengatik. Bizkaitarrek lidergoa sendotu dute, Hondarribiak estropada kaskarra egin ostean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Donostiarrak denboraldiko lehen bandera irabazi du, Barbanza-Arousakoa, eta Santurtzi sendoago da orain ligako lidergoan estropadan bigarren postua lortuta. Hondarribia bizkaitarren aurkari nagusiak bosgarren egin du, asteburu honetan Galizian jokatuko diren bi estropadetako lehenengoan.
Ehunen bakar batzuek eman diote bandera Donostiarrari. Gipuzkoarrak bigarren txandan aritu dira, eta haien denbora ezin izan dute ohorezko txandako ontziek hobetu. Santurtzi gertu ibili da, baina azkenean segundo erdira geratu da.
Gaurko estropada eremu ezezaguna izan dute, lehen aldiz aritu baitira bertan lehian Eusko Label Ligako ontziak. Donostiarrak bigarren txandan egin du denborarik onena, Urdaibairekin lehia estua izan ostean. Bi segundo baino gutxiago atera dizkio Bou Bizkaiari. Bermeokoak hirugarren izan dira banderako sailkapenean, Zierbenaren eta Hondarribiaren aurretik.
Bosgarren tokia Hondarribiarentzat izan da, eta, ondorioz, Ama Guadalupekoak zortzi puntura du orain Santurtzi liderra sailkapen nagusian.
Aurreko asteburuko estropadetan bi positiborengatik lehiatu gabe geratu ostean, Lekittarra lehen txanda aritu da, eta aurretik ere izan da zenbait metrotan, baina Aresek aurrea hartu dio eta galiziarrak nagusitu dira azkenean Tirani lau segundo, Zarautzi zortzi eta Lekittarrari 12 aterata.
Barbanza Arousa Banderako denborak
Eusko Label Ligako silkapena, 11 jardunaldi jokatuta