Itxi

Eusko Label Liga

Asteburu borobila Santurtzirentzat, Boiron bandera irabazita

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Sotera nagusitu da Boiron, eta bigarren egin zuen larunbateko estropadan, bietan Hondarribia aurkari nagusiaren aurretik.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Santurtzik Boiroko Bandera irabazita borobildu du Galiziako asteburua. Sotera azkarrena izan da txanda nagusian eta Hondarribiak bigarrenean egindako denbora ondu du, bi segundoan. Ama Guadalupekoa eta Orio bigarren txandan aritu dira, larunbateko estropadan egindako denboren ondorioz.

Horrela, Zierbena, Donostiarra (larunbateko banderaren irabazlea) eta Urdaibai aritu dira txanda nagusian Santurtzirekin batera.

Lehen ziabogan, Santurtzik eta Donostiarrak denbora bera egin dute, 04:49, bigarren txandan Oriok egindakoa baino lau segundo gehiago eta Hondarribiarena baino bat gehiago. B luzean, baina, Sotera estropada buruan jarri da eta txandako aurkariekiko aldea zabaltzen hasi da. Donostiarrak bakarrik eutsi dio Bizkaiko traineruaren erritmoari.

Hondarribiak bigarren txandan egindako denbora Soterarena baino hobea izan da azken luzeraino, baina Gorka Aranberriren mutilek dena eman dute azken metroetan eta garaipenak ez die ihes egin. Hondarribiaren denbora bi segundoan hobetu dute, eta, ondorioz, Boiroko Bandera Santurtzira joan da.

Lehen txandan, Ares izan da azkarrena, hasiera-hasieratik. Tiran izan da bigarren, Lekittarra hirugarren eta Zarautz laugarren.

Eusko Label Ligako sailkapenean, Santurtzik 9 puntu ateratzen dizkio Hondarribiari, eta 24 Zierbenari. Galipoek bosgarren egin dute Boiron, Orioren eta Donostiarraren atzetik.

Boiroko Banderako denborak

Eusko Label Ligako sailkapena, 12 jardunaldi jokatu ondoren

Albisteak (3)

Bideoak (2)