Eusko Label Liga
Ares ez da Zarauzko Ikurrinan egongo, arraunlari batek covid-19an positibo eman ostean
EITB MEDIA
Gainerako taldekideak isolatuta daude, osasun protokoloari jarraituta. Aurretik, Zierbena eta Lekittarra ere estropada batzuetatik kanpo geratu dira kasu positiboak atzeman ostean.
AURRERAPENA
Aresek ez du Zarauzko Ikurrinan parte hartuko, taldeko arraunlari batek positibo eman duelako covid-19an. Ohi bezala, Zarauzko Ikurrinak jardunaldi bikoitza izango du, larunbatean eta igandean. Traineru galiziarreko gainerako kideak isolatuta daude, osasun protokoloari jarraituta.
Aurretik, Zierbena eta Lekittarra ontziak ere lehiatu gabe geratu dira, euren taldeetan positiboak atzeman ostean. Galipoek ez zuten Castron eta Lekeition jokatutako estropadetan parte hartu, eta Lekeitokoak, berriz, Bilboko Banderatik eta Santurtziko Ikurrinatik at geratu ziren.
Ares lehen txandako trainerurik indartsuena izaten ari da denboraldi honetan.