Kargatzen...
Itxi

Zarauzko Ikurrina

Emakumezkoen txapelduna eta Santurtziren eta Hondarribiaren arteko beste lehia bat, Zarautzen

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Arraun Lagunaken eta Orioren artean dago Euskotren Ligaren irabazlea. Eusko Label Ligan, berriz, Santurtziri hurbiltzeko azken aukeretariko bat izango du Hondarribiak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Udako estropada nagusia jokatuko da Zarautzen, bi jardunalditan, eta puntu kopuru bikoitza banatuko da. Ondorioz, Hondarribiak denboraldiko azken aukeretariko bat izango du Santurtzik sailkapenean duen 9 puntuko aldea murrizteko.

Euskotren Ligari dagokionez, azken bi jardunaldiak jokatuko dira eta Arraun Lagunak (33 puntu) eta Orio (31 puntu) arituko dira nor baino nor gehiago titulua irabazteko lehian.

Ondorengo bideoan, larunbateko jardinaldiko batimetriak eta mareen aurreikuspena ikus daiteke:

Albisteak (3)

Bideoak (1)