Eusko Label Liga
Zierbena hirugarrenez gailendu da Ondarroako Banderan
EITB MEDIA
Galipoak jaun eta jabe izan dira ohorezko txandan, ligako faboritoen aurretik. Hondarribia Santurtzi liderraren aurretik sartu da eta bizkaitarren sailkapenean duten aldea murriztu dute.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Zierbenak irabazi du Ondarroako XXXVII. Bandera, Eusko Label Ligako 15. jardunaldian. Hondarribiak hirugarren egin eta Santurtzik sailkapenean duen aldea bi puntutan murriztea lortu du.
Galipoen hirugarren garaipena da denboraldi honetan. Jaun eta jabe izan dira ohorezko txandan, hala ere, azken metroetan hortzak estutu egin behar izan dituzte Donostiarra gero eta gertuago izan duelako. Azkenean bi segundo baino gutxiago izan da bi ontzien artean. Hondarribia bost segundora sartu da.
Jardunalduiko laugarren denbora Orio bigarren txandako irabazleak egin du. San Nikolas trainerukoak Santurtzi liderraren aurretik geratu dira Banderaren sailkapenean. Soterak bosgarren egin du, eta Hondarribiarekin duen aldea bi puntutan murriztu da.
Lehen txandan, Lekittarrak estropada bikaina egin du, Tiranen, Aresen eta Zarautzen aurretik sartuta. Gipuzkoarrek gero et hurbilago dute jaitsiera, gaur Aresekin beste bi puntu galdu ostean. Galiziarrek 10 puntuko aldea ateratzen diote orain Enbatari.
Igandean Hondarribiako Bandera izango dute jokoan, ligako 16. jardunaldian. Hiru estropada falta dira jaitsiera eta promozio postuak argitzeko, eta denboraldiko azken bi estropadetan zein zortzi ontzi lehiatuko diren jakiteko.
Ondarroako Bandera denborak
Eusko Label Ligako sailkapena 15 jardunaldi jokatuta