Eusko Label Liga
Santurtzik lidergoa sendotu du Moañan irabazita, Kontxako estropadaren atarian
EITB MEDIA
'Sotera'k bigarren bandera jarraian irabazi du Galizian eta orain sei puntuko aldea du sailkapen nagusian Hondarribiarekin, liga amaitzeko bi jardunaldi falta direnean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Santurtzik Galiziako jardunaldi bikoitza biribildu du Moañako Bandera ere irabazita, larunbateakoan Aresen gailendu ostean. Ondorioz, Soterak sei puntuko aldea du orain Hondarribiarekin, denboraldia amaitzeko bi jardunaldira.
Txanda nagusiko hasieran, ligako bi traineru indartsuenak, Santurtzi eta Hondarribia, parean joan dira eta lehen ziabogan denbora bera egin dute. Larunbateko estropada bezala, igandekoak ere amaiera oso estua izango zuela ematen zue. Baina bigarren luzearen amaieran eta bigarren ziabogan, Gorka Aranberrik zuzendutako ontziak tarte txiki bat zabaltzea lortu du, eta Ama Guadalupekoa 2-3 segundora ibilbi da ondorengo metroetan.
Azken ziaboga eta azken luzea erabakigarriak izan dira. Santurtzik guztia eman du, eta Hondarribiak, bizkaitarrek 4-5 segundoko tartea zutela ikusita, beste helburu bat izan du: Oriok bigarren txandan egindako denbora bikaina gainditzea. Azkenean lortu dute, ehuenen gutxi batzuengatik bada ere, eta bigarren izan dira Moañako Banderaren sailkapenean, San Nikolas ontziaren aurretik. Santurtzik baino lau segundo gehiago egin ditu Hondarribiak.
Bigarren txandan, Orio aise gailendu da, hasieratik denborarik onenak markatuta. Ondarroa bigarren izan da, Urdaibai hirugarren eta Cabo laugarren.
Lehen txandan, berriz, Ares izan da onena, Zarautzen, Tiranen eta Lekittarraren aurretik. Bizkaitarrek aldaketa ugari egin dituzte, Areseko estropadan aritu ziren 14 arraunlariekin alderatuta.
Eusko Label Ligako sailkapenean, Santurtzik lider jarraitzen du amaierarako bi estropadaren faltan. Hondarribia bigarren da, sei puntura; Donostiarra, hirugarren, 31 puntura eta orain Orio da laugarren, Zierbenari postua kenduta. Galipoak bosgarren tokira jaitsi dira.
Moañako Banderako denborak
Eusko Label Ligako sailkapena 18 jardunaldi jokatuta