Iaz bezala
2021eko Kontxako Banderako sariak
EITB MEDIA
Gizonezkoen eta emakumezkoen sariak berberak izango dira. Irabazleek Donostiako Kontxako Bandera eta 25 mila euro eramango dituzte.
2021eko Kontxako Bandera estropadetan parte hartuko duten tripulazioek ondoko sari ofizialak irabaziko dituzte:
Lehen sailkatuak: Donostiako XIV. Bandera, XIV. banderaren erreprodukzioa arraunlari guztientzat eta 25.000 €.
Bigarren sailkatuak: 15.500 €
Hirugarren sailkatuak: 12.250 €
Laugarren sailkatuak: 9.200 €
Bosgarren sailkatuak: 7.150 €
Seigarren sailkatuak: 6.125€
Zazpigarren sailkatuak: 5.100 €
Zortzigarren sailkatuak: 5.100 €
Estropadetatik deskalifikatzeak edo/eta baztertzeak berekin izango du edozein sari jasotzeko eskubidearen galera.
Beste sari batzuk:
2021 honetan Adegik 5.000 € eta garaikurraz osatutako FABRIKA KULTURA BERRIA izeneko sari berezi bat eskainiko du azken bi estropadetan guztira denborarik onena lortu duen Gipuzkoako traineruarentzat.