Kontxako Bandera
Bi segundo baino gutxiagoko aldea Arraun Lagunaken eta Orioren artean, azken jardunaldiari begira
EITB MEDIA
Oriok denborarik onena egin du lehen txandan, estropada eremuko marka hautsita, 10:33, baina Arraun Lagunakek denbora hori hobetzea lortu du bigarrenean, 10:31 eginda.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Ez da ezusterik izan Kontxako Banderako emakumezkoen lehen jardunaldian eta Arraun Lagunaken eta Orioren arteko lehiak erabakiko du, aurreikuspen guztien arabera, Kontxako Bandera nork irabaziko duen.
Arraun Lagunak Euskotren Ligako txapeldunak egin du denborarik onena bigarren txandan lehiatuta, 10:31, Oriok lehenengoan egindako marka, orduko onena estropada ermuko historia guztian, ia bi segundotan hobetuz. Arraun Lagunak erraz gailendu zaie bigarren txandan uizan dituen aurkariei; Hondarribia, Hibaika, eta Chapela galiziarra. Orio ere erraz nagusitu da bere txandan eta Donostiarra, Tolosaldea eta Deustu ontzien aurretik sartu da helmugan.
Donostiarrek eta oriotarrek hasieratik kontrolatu dituzte euren txandak.
Lehen jardunaldi honetako denborak kontuan izanda, igandeko txanda nagusian Arraun Lagunak, Orio,Donostiarra eta Hondarribia arituko dira. Kontsolazio txandan, aldiz, Tolosaldea, Hibaika, Deustu eta Chapela.
Kontxako Banderako lehen jardunaldiko denborak