Itxi

1. jardunaldia

Zigorra jaso arren, Santurtziren aurretik hasiko du Hondarribiak Kontxako Banderaren bigarren jardunaldia

EITB MEDIA

Leer en Castellano

'Ama Guadalupekoak' egin du lehen jardunaldiko denborarik onena, hiru segundoko zigorra barne, Santurtzi ligako liderraren aurretik. Zierbena eta Orio ere igandeko txanda nagusian izango dira.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Segundo bat eta 74 ehuneneko, hori da Hondarribiak Santurtzirekin duen aldea, Kontxako banderako bigarren eta azken jardunaldiari begira. Irabaziz gero, laugarren garaipena jarraian izango litzateke Ioseba Amunarrizek zuzendutako taldearentzat. Berdeek lehen jardunaldiko denborarik onena egin dute, irteera ustela egiteagatik jasotako hiru segundoko zigorra barne.

Santurtzi, ligako liderra, onena izan da bigarren txandan, eta Hondarribia bera, Zierbena eta Orio izango ditu aurkari datorren igandeko txanda nagusian.

Ama Guadalupekoak estropada bikaina egin du, lehen txandan Zierbena, Donostiarra eta Bermeo mendean hartuta. Etxeko trainerua aurretik izan da lehen metroetan, baina ziaboga iritsi direnean Hondarribia aurretik sartu da eta lehen postu horri indartsu eutsi dio bukaera arte. Zierbena ere ederto aritu da eta bigarren egin du txandan, eta hirugarren sailkapen orokorrean. Donostiarra ohorezko txandatik kanpo geratu da oso gutxigatik.

Bigarren txandan, Santurtzik berehala hartu die aurrea Oriori, Cabori eta Aresi, bana Hondarribiak lehen txandan egindako denbora hobetu gabe. Oriok, azkenean, laugarren denborarik onena egin du eta indartsuenekin lehiatuko da igandean, txanda nagusian. Ares eta Cabo galiziarrak oso atzean geratu dira.

Horrela, Kontxako Banderaren 126. edizioaren irabazlea bigarren eta azken jardunaldian erabakiko da.

Kontxako Banderako 1. jardunaldiko denborak

Albisteak (3)

Bideoak (1)