Itxi

2023ra arte

Orbañanosek kontratua berritu du Hondarribiarekin, bi denboraldiz

A. B. E. | EITB Media

Leer en Castellano

Mikel Orbañanos entrenatzaileak 2023ra arte berritu du kontratua klubarekin. Bi denboraldi gehiago emango ditu Hondarribian.

Mikel Orbañanos, Hondarribiako entrenatzailea. Argazkia: EITB Media

Mikel Orbañanosek kontratua berritu du Hondarribiarekin 2023ra arte, klubak astearte honetan jakinarazi duenez. Ondorioz, beste bi denboraldi emango ditu bertan entrenatzaile karguan.

Kontratu berria betetzen badu, 22 urte egingo ditu Hondarribiko klubean Orbañanosek. Igandean Kontxako Bandera irabaztea lortu ez zuen arren, klubak entrenatzailearen kontratua luzatzea erabaki du. Eusko Label Liga irabaztea ere zail du aurten Hondarribiak.

Orbañanos 2002an iritsi zen Hondarribira, eta ordutik hainbat titulu erdietsi ditu arraunlari zein entrenatzaile moduan. Hauek dira Mikel Orbañanosen palmaresean dauden lorpenetako batzuk: 5 Kontxako Bandera (2005, 2013,2018, 2019 eta 2020), 3 TKE Liga (2006, 2014 eta 2015), 2 Espainiako Txapelketa (2012 eta 2016), 7 Euskadiko Txapelketa (2004, 2005, 2006, 2016, 2018, 2020 eta 2021) eta 11 Gipuzkoako Txapelketa (2004, 2005, 2006, 2010, 2011, 2012, 2015, 2016, 2018, 2020 eta 2021).

Albisteak (3)