Kargatzen...
Itxi

Play-offak

Tolosaldea eta Getaria, lidergoan, lehen jardunaldia jokatuta

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Tolosaldea izan da indartsuena emakumezkoen estropadan eta Getaria gizonezkoetan. Igandeko estropadan erabakiko da igoera.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Eusko Label eta Euskotren ligetako play-offak jokatuko dira asteburuan.

Gaur, Bermeon, emakumezkoetan, Hondarribia (Euskotren Ligako azkena), Tolosaldea eta Deustu (ETE Ligako lehen biak) eta Galiziako txapeldun izan den Cabo da Cruz aritu dira Euskotreneko txartelaren bila.

Tolosaldeak nagusitasunez agindu du Bermeoko uretan eta eskura du igoera 4 puntuak eskuratu eta gero.

Tolosaldea

DENBORAK ETA SAILKAPENA

1- Tolosaldea: 11:38 (4 puntu)

2- Deustu: 11:49 (3 puntu)

3- Hondarribia: 11:56 (2 puntu)

4- Cabo: 12:06 (Puntu 1)

Gizonezkoetan Galiziako Tiranek (Eusko Labeleko azken-aurreko sailkatua), Getariak eta Kaikuk (KAE 1eko lehen eta bigarrenak), eta Galiziako Ligan txapeldun eta txapeldunorde izan diren Samertoloameu eta Bueu lehiatu dira.

Bost ontzi horiek erlojuaren kontrako bi estropadetan aritu dira. Gaur jokatuko da aurrenekoa Bermeon eta Getaria izan da onena, bigarren Samertoloameu, hirugarren Kaiku, laugarren Bueu eta bosgarren Tiran.

Gipuzkoarrak dira faborito nagusienak hurrengo denboraldian Eusko Label Ligan aritzeko.

DENBORAK ETA SAILKAPENA

1. Getaria 21:25 (5 puntu)

2. Samertoloameu 21:29 (4 puntu)

3. Kaiku 21:30 (3 puntu)

4. Bueu 21:44 (2 puntu)

5. Tirán 21:49 (Puntu 1)

Igandean goizeko 11:20an play-offetako bigarren jardunaldia jokatuko da Portugaleten eta bertan erabakiko dira igoera txartelak.

-----------------------------

PORTUGALETEKO ESTROPADA EREMUKO BATIMETRIA:

-----------------------------------------

PORTUGALETEKO ESTROPADARAKO AURREIKUSITAKO MAREA:

Bideoak (5)