Ofiziala
Jose Luis Kortak beste denboraldi bat emango du Kaikun
EITB MEDIA
Ortzaikako entrenatzailearekin Sestaoko taldea Eusko Label Ligan izango da berriro ere datorren urtean.
Jose Luis Kortak Kaiku taldea entrenatzen jarraituko du. Irailaren 19ko play-offetan lortu zuen igoera, eta oraindik argitu gabe zegoen hurrengo denboraldian Sestaoko klubean jarraituko ote zuen.
"Kortaren esperientziarekin, beteranotasunarekin eta jakituriarekin jarraituko du Kaikuk hurrengo denboraldian erronka berriei aurre egiteko", zabaldu du klubak bere web atarian.
Kortak 73 urte beteko ditu 2022ko apirilaren 25ean, eta Kaikuko entrenatzaile gisa egin zituen bi etapak (1976-1987 eta 2008-2018) Kaikuren historiako garai arrakastatsuenak izan ziren.
Aurrenekoan, Kontxako 4 bandera (1978, 1980, 1981 eta 1982) eta Espainiako 3 txapelketa irabazi zituen.
Bigarren etapan, Kontxako 2 bandera (2009 eta 2012) eta 3 liga (2011, 2012 eta 2013) erdietsi zituen.
Jose Luis Korta, igoera ospatzen