Kargatzen...
Itxi

8 traineru 2023an

TKE ligak 2022ko Euskotren Ligako play-offen nondik norakoak zehaztu ditu

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Emakumezkoen lehiaketa zortzi taldera areagotu ondoren, igoerak eta jaitsierak erabakitzeko era aldatu egin behar izan dute.

Tolosaldeako trainerua 2021eko play-offetan. Argazkia: EITBren bideo batetik hartutako irudia

Traineru Kluben Elkartea (TKE) osatzen duten kideek denboraldi honetako Euskotren Ligako play-offen formatuaren nondik norakoak zehaztu dituzte larunbat honetan. Izan ere, emakumezkoen lehiaketa zortzi taldera areagotu ondoren, igoerak eta jaitsierak erabakitzeko era aldatu egin behar izan dute. 

Horregatik, 2022ko Euskotren Ligako lehen hiru postuetan sailkatzen diren taldeak eta, ARC-F eta LGT lehiaketetako lehen bi sailkatuak zuzenean sailkatuko dira 2023. denboraldiko Euskotren Ligara. Zortzigarren parte-hartzailea play-offetan erabakiko da. 

Play-offean ariko dira Euskotren Ligako 2022ko azken sailkatua eta ARC-F eta LGT lehiaketetako hirugarren sailkatuak. 

Albisteak (2)