LEHEN ESTROPADA
Arkotek irabazi du KAE 1 Ligako lehen estropada Pasaian
Agentziak | EITB Media
Bizkaiko ontzia KAE 1 Ligako lehen lider jarri da, Kepa Deun Arrantzaleen Kofradiko XXII. Ikurriña irabazi ostean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Igande honetan, ekainaren 19an, KAE 1 Ligako irekitze-estropada jokatu da. Arkote nagusi izan da, eta denboraldiko lehen liderra da ligako sailkapenean.
'Plentzitarra' arraunontziak Kepa Deun Arrantzaleen Kofradiko XXII. Ikurriña irabazi du 20:57.58 marka eginez. Ia bi segundu gehiago behar izan ditu etxeko Sanpedrotarra ontziak, bigarren postua lortuta. Hondarribia B hirugarren izan da.
Ordena honetan osatu dute sailkapena, hurrenez hurren: San Juan, Zarautz, Deustu, Pedreña, Castro Marinera, Camargo, Zumaia, Orio B eta Busturialdea.
KAE 1 Ligako datorren estropada XXXVII. Zumaiako Ikurriña izango da, datorren igandean, ekainaren 26an.
Kepa Deun Arrantzaleen Kofradiko XXII. Ikurrinaren sailkapen nagusia:
Kepa Deun Arrantzaleen Kofradiko XXII. Ikurrinaren sailkapen nagusia. Argazkia: EITB Media.
KAE 1 Ligako sailkapen nagusia:
KAE 1 Ligako sailkapen nagusia. Argazkia: EITB Media.