Itxi

2022ko Kontxako Bandera aurkeztu dute, eta Santurtzi ez da parte-hartzaileen artean izango

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Azkenik, "Sotera" egungo txapeldunak ez du sailkapen-estropadan parte hartu ahal izango, izena epez kanpo emateagatik

Your browser doesn’t support HTML5 video

Kontxako Banderaren antolatzaileek ostegun honetan aurkeztu dituzte aurtengo edizioaren nondik norakoak, eta, egungo txapelduna den Santurtziko ontzia bertan ez dela izango berretsi dute.

Itsasoko Amak ez zuen garaiz aurkeztu izena emateko dokumentazioa –uztailaren 11 baino lehen egin behar zuen–, eta antolatzaileek ez diote gonbidapen berezirik egin. Aitzitik, bai egongo dena publikoa izango da; izan ere, pandemiak behartutako murrizketen ondoren, jendeak bertaratzeko aukera izango du.

Horrenbestez, "Arraunaren Olinpiada" jokatzeko sailkatze-estropadak datorren astean egingo dira: abuztuaren 31n gizonezkoen ontzien txanda izango da (24), eta hurrengo egunean, irailaren 1ean, emakumezkoena (19). Aipatu bi probak, erlojuaren kontrakoak, 18:00etan jarriko dira martxan, eta horietatik aterako dira kategoria bakoitzeko zazpi sailkatuak.

Kontxako Banderaren lehia bera osatzen duten bi jardunaldiei dagokienez, horiek irailaren 4an eta 11n izango dira. Emakumezkoen modalitatean aritzeko sailkatutako ontziak 11:00etatik aurrera arituko dira egun bietan, eta gizonezkoak, berriz, ordubete geroago, 12:00etan.

Donostiarra etxeko traineruak, probaren estatutuen arabera gizonezkoen zein emakumezkoen kategorian Gipuzkoako hiriburua ordezkatzeko berez sailkatuta dagoenak, bi kategorietan garaipena lortzeko borrokan aritzeko aukerak ditu aurten.

Sailkatze-estropadak zein hurrengo bi jardunaldiak zuzenean ikusi ahal izango dira ETB1en eta eitb.eus-en.

SARI BERAK:

Gizonezkoen nahiz emakumezkoen estropadetan parte hartzen duten tripulazioek honako sariak irabazi ahal izango dituzte:


- Lehen sailkatuak: Donostiako Bandera, banderaren erreprodukzioa arraunlari guztientzat eta 25.000 €.

- Bigarren sailkatuak: 15.500 €

- Hirugarren sailkatuak: 12.250 €

- Laugarren sailkatuak: 9.200 €

- Bosgarren sailkatuak: 7.150 €

- Seigarren sailkatuak: 6.125 €

- Zazpigarren sailkatuak: 5.100 €

- zortzigarren sailkatuak: 5.100 €

GIZONEZKOEN SAILKATZE-ESTROPADAKO PARTE-HARTZAILEAK:

A MULTZOA

Bermeo Urdaibai

Cabo

C.M. Bueu Teccarsa

Club Remo Ares

Getaria

Kaiku Berez Galanta

Lekittarra-Elecnor-BM

Matrix Hondarribia 

Ondarroa Cikautxo

Orio Orialki

San Pedro

Zierbena Bahias de Bizkaia

 

B MULTZOA

Arkote Seguros Bilbao

Castro Bruno Saez

C.M. Castropol

Delteco-Zumaia

Deusto- Bilbao

Hibaika Susperregi Edukiontziak

Lapurdi Antton Bilbao

Mutriku

San Juan

SD Samertolameu Oversea

SDR Pedreña

Zarautz-Gesalaga-Okelan

 

-----------------------------------------------------

EMAKUMEZKOEN SAILKATZE-ESTROPADAKO PARTE-HARTZAILEAK:

A MULTZOA

Cabo Club de Remo

Chapela Wofco

Delteco-Zumaia

Deusto-Tecuni-Bilbao

Donostia Arraun Lagunak

Hibaika Jamones Ancin

Hondarribia Bertako Igogailuak

Orio Orialki

SD Tirán Pereira

Tolosaldea

 

B MULTZOA

Castro Canteras de Santullan

Club Do Mar Castropol

Club Regatas Salgado Perillo

Club Remo Rianxo

Hernani Mitxelena

Mugardos A Cabana Ferrol 

Ondarroa Cikautxo

Portugalete

Zarautz-Gesalaga-Okelan

Bideoak (4)