ERLOJUPEKOA
2022ko Kontxako Banderaren emakumezkoen sailkatze-estropadaren irteera-ordena
A. A. | EITB MEDIA
Irteera hartuko duen lehenengo trainerua Tiran Pereira izango da. Bestalde, Castropol arduratuko da erlojupekoa ixteaz.
Ostegun eguerdian zozkatu da gaur arratsaldean erlojupeko modalitatean jokatuko den Kontxako Banderaren emakumezkoen sailkatze-estropadaren irteera ordena.
Zozketaren emaitzaren arabera, Tiran Pereira izango da lehena arraun egiten, eta Hondarribiko ontziak itxiko du da A multzoko traineruen txanda. Ondoren, B multzokoek ekingo diote lehiari, eta bertan Ondarroak ekingo dio guztien aurretik. Helmugaratzen azkena, gizonezkoen sailkatze-estropadan gertatu legez, Castropol izango da.
Emanaldia zuzenean ikusi ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en, 17:45etik aurrera. Horrez gain, 19:15ean, 1. jardunaldiko txanden zozketa ere ikusi ahal izango da eitb.eus-en.
SAILKATZE-ESTROPADAREN ORDENA:
A MULTZOA
1 - SD Tirán Pereira
2 - Tolosaldea
3 - Delteco-Zumaia
4 - Deusto-Tecuni-Bilbao
5 - Orio Orialki
6 - Cabo Club de Remo
7 -Hibaika Jamones Ancin
8 - Chapela Wofco
9 - Donostia Arraun Lagunak
10 - Hondarribia Bertako Igogailuak
-------------------------------------------------
B MULTZOA
11 - Ondarroa Cikautxo
12 - Club Regatas Salgado Perillo
13 - Castro Canteras de Santullan
14 - Club Remo Rianxo
15 - Mugardos A Cabana Ferrol
16 - Portugalete
17 - Hernani Mitxelena
18 - Zarautz-Gesalaga-Okelan
19 - Club Do Mar Castropol