Itxi

KONTXAKO BANDERA

Dena prest Kontxako Banderari ekiteko

B. L. G. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Igande honetan, irailak 4, jokatuko da Kontxako Banderako lehen jardunaldia. Emakumezkoen eta gizonezkoen zortzina traineru lehiatuko dira urteko bandera garrantzitsuena lortzeko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Iritsi da arraunaren egutegian gorriz markatuta egoten den data. Iraileko lehen igandearekin, Kontxako Banderaren lehen jardunaldia heldu da. Irailaren 4an itsasoratuko dira lehen aldiz eskifaiak aurtengo Kontxako Bandera lehiatzera. Zortzina traineruk parte hartuko dute emakumezkoen zein gizonezkoen bina txandetan.

Bi jardunaldiak, irailaren 4koa eta 11koa, zuzenean eskainiko dituzte ETB1ek eta eitb.eus webguneak.

Emakumeek 11:00etan emango diote hasiera estropadari. Lehenengo txandan Tolosaldeak, Hibaikak, Cabok (galiziarrak) eta Hondarribiak ekingo diote lehen arraun-kolpeak emateari. Jarraian arituko dira (bigarren txandan) etxeko bi traineruak: Arraun Lagunak eta Donostiarra. Baita Orio (aurtengo Euskotren Ligako irabazlea) eta Chapela (galiziarrak) ere.

Gizonezkoek, berriz, 12:00etan emango diote hasiera txapelketari. Lehen txandan Hondarribia, Orio, Getaria eta Kaiku arituko dira. Bigarren txandan, bestalde, Zierbenak, Urdaibaik, Ondarroak eta Donostiarrak borrokatuko dute Donostiako uretan jokatzen den bandera garrantzitsuenarengatik.

Bigarren jardunaldia irailaren 11n jokatuko da eta bertan erabakiko da zeinek lortuko duen 2022ko Kontxako Bandera.

Albisteak (3)

Bideoak (3)