Euskadiko Txapelketa
Donostiarra eta Bermeo, Euskadiko txapeldunak
EITB MEDIA
Emakumezkoen proban, Donostiarrak itzuliko luzean oinarritu du garaipena, Orio menderatuta; gizonezkoetan, Urdaibai argi nagusitu da, eta Hondarribia iritsi da bigarren, Arraun Lagunakek eta Zierbenak osatu dituzte podiumak.
Donostiarrak, emakumezkoen estropadan, eta Bermeok, gizonezkoen proban, Euskadiko Txapelketa irabazi dute, igandean, Ondarroan. Emakumezkoen proban, Donostiarrak itzuliko luzean oinarritu du garaipena, Orio menderatuta; gizonezkoetan, Urdaibai argi nagusitu da, eta Hondarribia iritsi da bigarren, Arraun Lagunakek eta Zierbenak osatu dituzte podiumak.
Testuinguru horretan, Donostiarrak Orio zuen aurretik ziabogan, hiru segundora, baina itzuliko luzean estropada irauli egin du, eta azkenean Oriok baino sei segundo gutxiago behar izan ditu estropada amaitzeko. Lehen txandan, Arraun Lagunakek lortu du lehen postua, eta hirugarren postua eskuratu du talde horrek. Jarraian, Tolosaldea, Hondarribia, Kaiku, Ondarroa eta Deustu sailkatu dira.
Urdaibaik, berriz, ia 15 segundoko aldea erdietsi du Hondarribiarekiko, eta 27 Zierbenarekiko. Donostiarra, Lekittarra, Santurtzi, Lapurdi eta San Juan sailkatu dira jarraian. Bermeoko klubak zortzigarren aldiz irabazi du Euskadiko Txapelketa, eta, hala, titulua gehienetan lortu duen kluba da.